6 lagunentzako edukierarekin, apartamentuak ondorengo bereizketa du: jantoki edo egongela eder bat, bertan, telebista, DVD irakurgailua eta Piano bat dituelarik. Sukaldeak ornidura guztiak ditu; labea, mikrouhin labea, gargibailua eta beharrezko tresneri guztia. Hiru logela bikoitz daude, bi ohe handikoak eta bertzea bi ohetakoa. Eta bukatzeko, bi bainugela ere ditu.

Wifi konexioa etxe guztian.

Eskaintzen dugu: bizikleta, sehaska eta ingurua bisitatzeko informazioa.

Etxearen balkoiti, Baztan errekak Elizondo eta Elbete herri baztandarrak nola bereizten dituen ikus daiteke.